Zugazti Jantziak

Iciar Prieto Zugasti janzteko artean diharduen sendi handi honen hirugarren belaunaldia da. Amonak sortu zuen negozioa, 50eko hamarkadan gidatzeko baimena atera zuen Gipuzkoako lehenengo emakumea izan zena. Horri esker, azokaz azoka joaten zen garai hartako herrietan ehunak saltzen. Orain, mende erdia baino gehiago geroago, gizonak eta emakumeak janzten jarraitzen du, egunerokotasunerako edo ospakizun eta egun berezientzako.

Academia Arriberri

Academia Arriberri lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza, hizkuntzak, ikasketa administratiboak, unibertsitatekoak eta informatika irakasten duen ikastetxea da.

Alazne ile-apaindegia

Altzan kokatutako emakume eta gizonentzako ile-apaindegi honetan, ilea mozteaz eta azken modan orrazteaz gain, hainbat tratamendu aurkituko dituzu, azido hialuronikokoa, aurpegirako eta gorputzerako, laser depilazioa eta tradizionala, eta baita manikura eta pedikura ere.

Arantxa Lorenzo Beauty Studio

Altzan kokatutako edertasun estudio hau bekainen diseinuan, makillajean, aurpegiko masajeetan eta kiromasajean dago espezializatua, eta tratu hobezina ematen du. Guztion gustuko tratamenduak ditu, azal mota bakoitzak behar duena aztertzen baitu.

Bar La Palmera

Altzako Pasealekuko taberna familiarra, giro atsegina eta etxeko sukaldaritza.

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart