PROIEKTUA

SmartKalea proiektua Donostiako Sustapenak arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-ereduari ematen dion erantzun berritzailea da; eredu horrek hiriaren eremu batean Smart ikuspegi batetik elkarrekin bizi diren eragileak bateratzen ditu: herritarrak, negozioak, enpresa teknologikoak eta Udaleko departamentuak bateratzen ditu, Donostiako Sustapenak koordinatuta. Smart ezarpenak egiteko proiektu pilotua da, eredu hori testeatu eta balioztatu ondoren beste eremu geografiko batzuetara hedatu, eta Donostia hiria Smart erreferentzia- gune bihurtzeko. Hain zuzen ere, Smartkaleak ingurumen-jasangarritasuna, energia-eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatzen ditu, bertako kolaboratzaile teknologikoen puntako teknologia erabilita, eta datuak proiektuaren smart plataforman integratzen ditu, monitorizatzeko eta adierazleak eskuratzeko. 

 

SmartKalea proiektuak PROGESO saria irabazi du 2020 urtean Hiri Adimentsuen kategorian, 2017an Berrikuntzaren eta Zerbitzu Publikoen Biltzar Nazionalaren (CNIS) saria jaso zuen, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzako proiektu onenarena; baita SOCINFO Fundazioaren 2015eko Smart Cities saria ere.

 

PROIEKTUAREN HELBURUAK

SmartKalearen helburua da Donostia Smart hiri bihurtzea, herritarren bizi-kalitatea hobetuko duen eta enpresei eta negozioei onurak ekarriko dizkien hiri bihurtzea, IKTen erabilera hedatuari eta ingurumenaren eta baliabideen erabilera arrazionalari esker. Honako hauek dira proiektuaren helburuak, zehatzago azalduta:

  • Donostia herritarren bizi-kalitatea hobetuko duen Smart hiri bihurtzea.
  • Energia- eta ekonomia-aurrezpen handiagoa lortzea hiru arlo nagusitan: komertzioak, etxebizitzak eta hiriko azpiegiturak, ingurumenarekiko konpromisoari eutsita.
  • Herritarren parte-hartzea sustatzea, eta herritarrak eta merkatari eta ostalariak energia- aurrezpenaren eta jasangarritasunaren inguruan sentsibilizatzea.
  • Komertzioetarako eta laguntzaile teknologikoetarako negozio-aukera berriak sortzea

- Komertzioak/Ostalaritza: merkataritza-kudeaketa hobetzeko prozesuetan laguntzea.

- Kolaboratzaile teknologikoak: kanpo-proiekzioa, produktu/zerbitzuen erakusleihoa

- Enpresa eta ekintzaileentzako negozio-aukera berriak: Hirian laborategi gisa balioko duen espazio bat jartzea, bertako enpresen Smart produktu/zerbitzuak hartuko dituena, eta haien produktuak eta zerbitzuak baldintza errealetan frogatzeko eta horien erakusleiho gisa balioko diena.

 

ERREPLIKAZIO-EREDUA

SmartKalea ekimen aitzindaria da nazio mailan, hiriko kale bakar batean energia-eraginkortasuneko irtenbide ezberdinak integratzen dituena; irtenbide horiek maila txikiko koordinazio eta integrazio maila bat behar dute, esperientzia pilotu gisa balio dezaketenak, ekimena gero, pixkanaka, hiri osora hedatzeko. SmartKalea proiektuaren esperientziari esker, proiektua beste auzo batzuetan berrezartzeko aukerak energia- eta Kontsumo-aurrezpeneko emaitzak epe laburragoan ekar ditzake, aurrez ikasitakoaren abantaila izango baitu, parte hartzen duten bertako eragile publiko eta pribatuen arteko aurretiazko koordinazioarekin, frogatutako lan-metodologiarekin, jardunbide egokiekin eta etxebizitza eta saltoki / ostalaritza motaren araberako aurrezpen-neurriekin, etab.; horri guztiari esker, urrats sendoak ematen ari dira Donostiako smart estrategia gauzatzeko bidean.

2014an, Kale Nagusian hasi zen ezartzen SmartKalea, Donostiako Alde Zaharreko oinezkoen kale ezagunean. Pilotuaren emaitza onei esker, ekimenean aurrera egiten jarraitu da urteetan zehar hainbat eremu geografikotara zabalduz, jarduera berriekin eta SmartKalea komunitatean eragile berriak gehituz. 2016an Alde Zahar osoan eta Altza auzoan egin ziren ekimenak. Proiektua Altza auzoan erreplikatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kofinantzaketarekin kontatu zen. 2020an proiektua Amara auzoko Antso Jakituna etorbidean ezarri zen, Alde Zahar eta Altza auzoko ekimenak mantenduz eta zabalduz. 2021 - 2022an, proiektua Txomin auzo berrian gauzatu da. Finkatzeko prozesu horretan, parte hartzen duten auzoetako herritar, komertzio eta ostalarien atxikimendu berriak ematen ari dira.

 

ambitos de actuacion convocatoria

Ideien dialdia

SmartKalea proiektuaren esparruan, Donostia Sustapenak urtero jartzen du martxan produktu edo zerbitzuen ideiak aurkezteko deialdi bat, enpresek ideia horiek hiriko ...

Gehiago irakurri...

ambitos de actuacion 2a

IKT-en ezarpena

SmartKalea proiektuaren beste jarduketa eremu bat da hainbat tresna teknologiko probatzearena, kaleko saltokiek proba horietan ikusitako emaitza eta onuren arabera ...

Gehiago irakurri...

ambitos de actuacion 3

Monitorizazio plataforma

Tradizionalki, hirietako kudeaketa modu independentean funtzionatzen zuten departamentuen esku egon izan da. Departamentu hauek ez zuten inolako ...

Gehiago irakurri...

ambitos de actuacion 1

Efizientzia energetikoa

Donostia Sustapenak, Udaleko Ingurumen Departamentuarekin eta Ur eta Saneamendu Sareen Atalarekin lankidetzan, saltoki eta etxebizitzen ...

Gehiago irakurri...

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart