---
1.Sarrera
DONOSTIAKO SUSTAPENA, S.A. sozietatearen webgunea baliatuz egindako datu pertsonalen tratamendua arautzeko http://www.fomentosansebastian.eus/smartkalea/eu/, honako lege testu hauek baliatzen dira, webgunearen erabiltzaileen datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidea une oro bermatze aldera: Datuak Babesteko Europako 2016/679 Erregelamendua (EB) –Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra–; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa; eta datu pertsonalak tratatzearen alorrean aplikatzekoa den gainerako araudia.
Pribatutasun Politika hau irakurrita, erabiltzaileari jakinarazten zaio zer-nola egingo den webgune honen bidez jasotzen diren datu pertsonalen tratamendua eta babesa, eta, horrenbestez, jakinaren gainean geratzen da. Erabiltzaileak arretaz irakurri behar du Pribatutasun Politika hau, zeina argi eta samur idatzi baita, errazago ulertze aldera; hori horrela, modu askean eta bere borondatez adierazi ahalko du datu pertsonalak Donostia Sustapenari eman nahi dizkion, horretarako gaitutako bitartekoen bidez.
Era berean, Pribatutasun Politika honen helburua da informazioa ematea Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin bat dagozkizun eskubideei buruz. Datu pertsonalak tratatzeari buruzko edozer zalantza baldin baduzu, ipini harremanetan helbide honetara idatzita: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko..
2. Tratamenduaren arduraduna
Webgune honen bidez egindako izapidearen arabera, datu pertsonalak Donostiako Udalak trata ditzake (P2007400A IFZ; Ijentea, 1 – 20003 Donostia [Gipuzkoa]; 010 / 943 481 000 telefono-zenbakia), zeinak tratamenduaren arduradun gisa jardungo baitu. Tratamendu eragilea, berriz, Donostia Sustapena izango da, eta, hortaz, hura arduratuko da tratamendua kudeatzeaz
Kasu bakoitzean egin beharreko tratamenduaren arabera, kasuan-kasuan jakinaraziko zaizu nor den tratamenduaren arduraduna.
Era berean, jakinarazten dizugu Donostia Sustapenak eta Donostiako Udalak Datuak Babesteko ordezkari bat dutela. Harekin harremanetan ipintzeko, honako helbide elektroniko honetara idatz dezakezu: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.. Era berean, posta arruntez ere zuzen zaitezke Udalaren helbidera, gutun azalean “Datuak Babesteko ordezkariarentzat” dela zehaztuta.
3. Bildutako datu pertsonalak
Webgune honen bidez, datu pertsonalak biltzen dira, haren bidez emandako zerbitzu batzuk eskuratu eta eman ahal izateko. Datu horietako batzuk zuzenean ematen dira –esaterako, eskaera edo inskripzio inprimaki bat betetzen denean–, eta beste batzuk, berriz, zeharka lortzen dira teknologiarekin –cookieen kasuan, adibidez–.
Cookieak: Baliteke webgune honek cookie teknikoak erabiltzea (zerbitzariak orrialdera sartzen denaren gailura bidaltzen dituen informazio fitxategi txikiak), webguneak behar bezala funtzionatzeko eta bistaratzeko ezinbestekotzat jotzen diren funtzio jakin batzuk gaitze aldera.
Webgunean eskuragarri dauden inprimakietan eskatutako datuak, oro har, nahitaezkoak dira ezarritako helburuak betetzeko (salbu eta ez bada kontrakoa zehazten eskatutako eremuan). Datuak bidaltzeko beste bitarteko batzuk baliatzean, erabiltzaileak kasu bakoitzean behar den informazioa bakarrik eman beharko du.
Ildo horretan, erabiltzaileak bere gain hartuko ditu gehiegizko datuen edo datu desegokien ondoriozko erantzukizunak, baldin eta, bere borondatez, erabakitzen badu bilketarako ezarritako bitartekoen bidez ematea datuak.
4. Mugapenak tratamenduan
14 urtetik beherakoak ez daude baimenduta beren datu pertsonalak webgune honetan gaitutako bitartekoen bidez ematera (zerbitzuak eskatzeko, harremanetarako edo mezu elektronikoak bidaltzeko gaitutako web formularioak betetzea, hain zuzen ere). Horrenbestez, datu pertsonalak bitarteko horiek baliatuz ematen dituztenek formalki adierazten dute 14 urtetik gorakoak direla, eta Donostiako Udala eta Donostia Sustapena salbuetsita geratuko dira eskakizun hori ez betetzearen ondorioz sortutako erantzukizunetatik.
Eskaintzen diren zerbitzuak 14 urtetik beherakoentzat direnean, adingabearen gurasoen edo legezko tutoreek baimena lortzeko bitartekoak jarriko dira.
5. Datu bilketako informazioa
Datuak formulario baten bidez (onlinekoa edo deskargatzekoa) edo webgunean ezarritako beste komunikazio kanal batzuen bitartez biltzen direnean, jakinaren gainean ipiniko da eragindako pertsona, datuak babesteko indarrean den araudian ezarritakoaren arabera.
Eragindako pertsonei informazioa emateko, haiek baliatutako bitartekoa erabiliko da.
Erabiltzaileak bere gain hartzen du emandako datu pertsonalen egiazkotasuna eta zehaztasuna. Erabiltzailearen datuetan aldaketaren bat gertatzen bada, tratamenduaren arduradunari jakinarazi beharko zaizkio aldaketak, eguneratuta egon daitezen
6. Segurtasun neurriak
Donostia Sustapenak segurtasun neurri egokiak hartzen ditu, datuak babesteko indarrean den araudian aurreikusitakoaren arabera, webgune honetako erabiltzaileen datuak babesteko oinarrizko eskubidea bermatzeko.
Ezarritako segurtasun neurriak Administrazio Elektronikoaren esparruko Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (Segurtasun neurriak) ezarritakoak dira, eta Udalaren Segurtasun Politika osatzen duten dokumentuetan daude deskribatuta. Era berean, beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatu dira, webgune honetan tratatutako datu pertsonalek izan ditzaketen arriskuen araberako segurtasun maila bermatzeko.
7. Eskubideak
Hauek dira eragindako pertsonen eskubideak:
Era berean, datuen tratamendua baimenean oinarritzen denean, baimena baliogabetzeko eskubidea izango du, datuak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritako modu eta baldintzetan.
Tratamenduaren erantzuleetako edozeinen aurrean baliatu ahal izango dira eskubideok, Pribatutasun Politika honen 2. paragrafoan adierazitako helbideetan.
Zure eskubideak baliatzeko garaian ez badizute behar bezala erantzun, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan. Helbidea: Tomas Zumarragakoa Dohatsuaren kalea 71, 3. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz. Edonola ere, lehen auzialdian, Donostiako Udalaren edo Donostia Sustapenaren Datuak Babesteko ordezkariaren aurrean aurkeztu ahalko duzu erreklamazioa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.">.
Eguneratze data: 2020/5/20
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.
© 2024 Fomento de San Sebastián.