A Lolós

Koltxoi-denda Donostian. Koltxoietan, tapizatutako oinarrietan, burkoetan, eta abarretan espezializatuta daude. Markarik onenekin egiten dute lan, besteak beste: Tempur, Sealy, Lattoflex, Swissflex, Pikolin, Bultex, Novo Sueño eta Pardo.

Arin y Embil

Arin y Embil neurrirako altzariak egiten eta saltzen eta apainketan espezializatutako laugarren belaunaldiko familia enpresa da. Ongi egindako lana, erabiltzen dituzten produktuen kalitatea eta arreta handiko zerbitzua ditu ezaugarri bereizleak. Aurten 125. urtemuga ospatzen du altzarigintzaren munduan, garai berriei eta bezero bakoitzaren beharrei egokituz lortu den mugarria.

Agustín taberna

Agustín taberna Antxo Jakituna kalean dagoen ostalaritza establezimendua da, non edari eta pintxo ugariren artean aukeratu ahal izango dugun, giro atseginean.

El Once taberna

El Once tabernak ardoak zerbitzatzen eta gomendatzen ditu, anoa eta pintxoen kartaz gain. Goi mailako kontserbak eskaintzen ditu sukaldeak, ogi txigortuarekin eta oliotan prestatuak.

El Gavilán taberna

Antso Jakituna kalean kokatuta dagoen kopa eta tapetan espezializatutako ostalaritza-establezimendua da. Leku lasaia da aperitiboa, kopa edo cocktel bat hartzeko.

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart