Kenji Sushi Bar

Sukaldaritza japoniarra kale Nagusiaren erdi-erdian. Kenji Takahashi, sushia egiteko arte tradizionala Japoniatik ekartzea erabaki zuen karismaz betetako Itamaeak, mendebaldeko ahoak egokitzen jakin du bateratze ukituekin, baina pieza bakoitzetik ateratzen den arima kutsua galdu gabe.

Casino Kursaal

Hiriaren gunean eta Donostiako Udalaren ondoan kokatuta, ateak goizeko 10h-tan irekitzen ditu egunero. 80 makinatik gora, modelo modernoetakoak, ditu, eta sari eta Jackpot ugari ematen ditu, hainbat joko tradizionalez gain: erruleta amerikarra, Black Jack, pokerra deskarterik gabe, eta Texas Hold’em cash edo txapelketa formatuak, esaterako. 

 

Paco Bueno

1950ean Paco Bueno boxeolari ohiak sortua, egun donostiarren tabernarik gogokoenetako bat jarraitzen du izaten, Donostiako Alde Zaharraren historiaren atal bizia izateak xarma ematen diolako. Taberna honetan, familiak eta tabernak hain bere dituen boxeoa eta rugbyaren artean ganbak gabardina erara famatuak eta beste pintxo ikaragarri eta tradizional batzuk dituzte. Ezin dituzu galdu. Zein den sekretua? Etxeko tratua eta lehengairik onena.

 

 

 

 

Alboka Artisautza

1939az geroztik, Kostituzio Plazan dago Alboka, non hiriko jai ezagunenak eta maitatuenak ospatzen diren. Gertuko artisauekin lan egiten dutenez, hemen aurki ditzakegun produktuetako asko jator-jatorrak dira: makila, eguzkilorea, argizaiola, kutxak, txotxongiloak, mantelak, adur-zapiak.

 

Arkaitzpe taberna

Arratsaldeko hiruretatik egunsentira irekitako disko-pub honek dibertitzeko behar duzun guztia eskainiko dizu, bi solairutan banatutako lokal atsegina, uneko musikarik onena, gazte jende mordoa eta nazioko zein nazioarteko edariak.

 

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart