Arratole

Altzarien eta dekorazio denda, altzari modernoan, osagarrietan eta sukaldeetan espezializatua. Azterketak egiten dituzte eta aholkularitza espezializatua dute.

Academia Arriberri

Academia Arriberri lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza, hizkuntzak, ikasketa administratiboak, unibertsitatekoak eta informatika irakasten duen ikastetxea da.

Alazne ile-apaindegia

Altzan kokatutako emakume eta gizonentzako ile-apaindegi honetan, ilea mozteaz eta azken modan orrazteaz gain, hainbat tratamendu aurkituko dituzu, azido hialuronikokoa, aurpegirako eta gorputzerako, laser depilazioa eta tradizionala, eta baita manikura eta pedikura ere.

Arantxa Lorenzo Beauty Studio

Altzan kokatutako edertasun estudio hau bekainen diseinuan, makillajean, aurpegiko masajeetan eta kiromasajean dago espezializatua, eta tratu hobezina ematen du. Guztion gustuko tratamenduak ditu, azal mota bakoitzak behar duena aztertzen baitu.

Artabe farmazia

Arrizar inguruan dagoen farmazia. Erabiltzaile orok behar dituen farmaziako produktuak eta zerbitzuak ditu.

Bar La Palmera

Altzako Pasealekuko taberna familiarra, giro atsegina eta etxeko sukaldaritza.

Castellanos bitxitegia

Castellanos bitxitegia 1930ean hasi zen bitxien munduan lanean; Donostiako Alde Zaharrean hasi eta hiru hamarkada geroago Altzako auzora joan ziren, non jendearen aurreko denda eta bere tailerra ireki zuten. Han, neurrira egindako pieza bakarrak eta orotariko konponketak egiten dituzte.

Confecciones Conchi

Confecciones Conchi Altzako Santa Barbara kalean kokatutako denda bat da. Haurrentzako, haurtxoentzako, emakumeentzako eta gazteentzako arropak eta neska zein mutilentzako jaunartze-jantziak ditu.

Estanco 41 de San Sebastián

Altzako auzoan dagoen estanko honetan hainbat motako tabakoak eta haiekin lotutako salgaiak aurkituko dituzu. Horrez gain, apustu-joko nagusiak eta snackak eta kioskoetako bestelako salgaiak ere badaude.

Estanco Larratxo

Larratxo inguruan dagoen estanko honetan hainbat motako tabakoak eta haiekin lotutako salgaiak aurkituko dituzu. Horrez gain, apustu-joko nagusiak eta snackak eta kioskoetako bestelako salgaiak ere.

Estevez harategia

Altzako auzoko harategia, non haragi mota ugari eta bestelako produktuak aurkituko dituzun.

Gastelurrutia farmazia

Altzako anbulatorioaren aurrean kokatutako farmazia honek zerbitzu ugari ematen ditu eta Farmazia Lagunkoia aipamena du.

Ileapaindegia Nekane Rueda

Nekane Rueda buruan duen ile-apaindegi honek 20 urteko eskarmentua du, eta etengabe berritzen jarraitzen du ile-apainketa munduaren azken joeretara egokituz. Espezializazioak : ile mozketa, metxa edo distirako kolore teknikak, ilea zaintzeko tratamenduak, luzapenak, ezkontzetarako orrazkerak, bildutakoak eta abar.

Iñaxio Harategia

Iñazio harategia zerbitzu arina eta ospe handia dute haren haragiek eta kalitate handiko produktu elaboratuek.

J. Santos Harategia

Larratxo inguruan dagoen harategia, non kalitate handiko haragiak, barazkien kontserbak eta lekale onenak aurkituko dituzun. Tratu adeitsua, profesionala eta pertsonala.

Karmentxu Belardenda

Belardenda eta elikadura naturaleko produktuak saltzen dituen denda. Sendabelarren eta prestakuntzen handizkako salmenta, elikadura naturala eta dietako osagarriak. Kalitate handiko ezti naturalak ere saltzen dituzte.

Kekorte ile-apaindegia

Kekorte emakume eta gizonezkoentzako ile-apaindegiak adin guztietako jendea atenditzendu prezio ekonomikoetan. Ana jabearen urteetako esperientziak itxura aldatzeko leku aparta bihurtzen du ile-apaindegi hau.

La Bella Easo fruta-denda

La Bella Easo fruta-dendak kalitate oneneko frutak eta barazkiak eskaintzen ditu, egun osoan zehar fresko mantentzen direnak nebulizazio sistema berritzaileari esker. Kalitate handiko beste elikagai batzuk ere saltzen ditu.

La Huerta del País fruta-denda

La Huerta del País askotariko produktuen fruta-denda da, zeinaren ezaugarri bereizlea bezeroak beti irribarre zabal batekin artatzen dituela den.

La Más Kuki

La Más Kuki oparien tailerra da. Jabeak, Beak, familiako kide guztiei oparitzeko, ekitaldietarako opariak edo apaingarriak, enpresentzako sustapen opariak eta, baita kirol taldeen kamisetak ere sortzen eta pertsonalizatzen ditu. Guztiak benetan originalak.

Larratxo oinetako-denda

Larratxo inguruan dagoen oinetako-denda honek denon gustuko oinetako oso merkeen aukera zabala du.

Maite Delgado peluquería

Maite Delgado ile-apaindegi mistoan edertasunerako eta zaintza pertsonalerako beharko duzun guztia aurkituko duzu: azken joerak kolorean, ile mozketan, makillajean, ilea erortzearen aurkako tratamenduetan eta zahartzearen aurkako tratamenduetan.

 

María Murciego Belleza y Bienestar

María Murciego Belleza y Bienestarren egunerokotasunean zein ekitaldi berezietan inoiz baino itxura ikusgarriagoa izan dezazun esku adituak aurkituko dituzu, aholkularitza pertsonalizatuaz gain. Etxean bezala sentiaraziko dizute, xehetasun oro zainduz.

Maskotalia

Maskotalia maskotentzako denda da: ile-apaindegia, pentsuak, osagarriak, etab. eta zure etxea zikindu ez dadin, garbiketa automatikoko zerbitzua dute.

Mercería Angelita

Maribel pone a disposición de sus clientes sus más de 40 años de experiencia para asesorar a todos los clientes que visitan su pequeña gran tienda. Tal y como ella señala, no tiene un no por respuesta y es que en Mercería Angelita se encuentra lo que en otros comercios del sector no hay.

Muebles Zuhaitza

Muebles Zuhaitza altzariak 30 urte baino gehiago daramatza Donostiako etxeak apaintzen Altzako bere establezimendutik, eta zure etxeari berotasuna ematen dioten altzari funtzionaletan oinarritutako dekorazio soluzio onenekin.

Naiara ileapaindegia

Bere esperientzia luzeari esker, Naiarak eta bere taldeak zure ilea zaindu eta hobeen geratzen diren ile ebakiak, koloratze naturalenak eta bogan dauden orrazkerak eta bilduak eskaintzen dituzte, ile-apaintzaileen sinpatia eta berotasunarekin.

Nieves Moda

Larratxo pasealekua, 98 zenbakian, 3C merkataritza gunearen barruan dagoen auzoko denda bat da. 35 urte daramatzate lanean, beraz, badute esperientzia sektorean. Bilduma nagusia “pronto moda” kontzeptuan oinarritzen da, hau da, salgaiak hilean behin kasu honetan, aldatzen doa.

Nuñez burdindegia

Nuñez burdindegia Altzako auzoko Roteta Goikoan kokatutako negozio bat da. Bertan, iltzeak, bonbillak, giltzak eta burdingintzako orotariko materiala aurki ditzakegu.

Panadería Txutxes Antonio

Txutxes Antonion okindegiko gaiak, gominolak, fruitu lehorrak eta goxokiak aurkituko dituzu, eta baita opari txikiak ere.

Peñuelo liburu-denda

Peñuelo liburu-denda Altzako auzoko liburu-denda bat da. Nahiz eta lokal txikia izan, behar duzun guztia aurkituko duzu bertan: testu-liburuak, irakurketa-liburuak, prentsa, papera, opariak, etab. Kopiak atera eta txartelak birkargatu ere ahal izango dituzu bertan.

Pili lurrindegia

Pili lurrindegian lurringintzako produktu ugari eta bazarreko askotariko produktuak aurkituko dituzu, prezio oso onean.

Riveiro farmazia

Riveiro farmazia, Cristina jabea buruan, erreferentziako farmazia da beharrezkoak diren produktu farmazeutikoak, parafarmaziako produktuak eta gorputza zaintzekoak erosteko eta osasunarekin eta nutrizioarekin lotutako beste zerbitzu batzuk jasotzeko.

Tinko harategia

Altza auzoko harategia, non orotariko haragien eta kontserba selektoen eskaintza zabala aurki daitekeen.

Valverde taberna

Larratxo inguruan kokatutako pintxo taberna. Sukaldea eta terraza handia aipagarriak ditu, eta baita eguneko menua eta jaiegunetako menu bereziak ere.

ZM oinetakoak

ZM oinetakoak dendan gizonentzako, emakumeentzako eta umeentzako oinetakoak aurkituko dituzu, gertuko tratuarekin eta kalitate handiko produktuarekin.

Zugasti Hogar

Zugasti Hogarrek manten, ohe-estalkien, edredoi-zorroen, izaren, mantelen, esku-oihalen eta etxea gustu onez eta kalitatez janzteko beharko duzun guztiaren aukera zabala du.

Zugazti Jantziak

Iciar Prieto Zugasti janzteko artean diharduen sendi handi honen hirugarren belaunaldia da. Amonak sortu zuen negozioa, 50eko hamarkadan gidatzeko baimena atera zuen Gipuzkoako lehenengo emakumea izan zena. Horri esker, azokaz azoka joaten zen garai hartako herrietan ehunak saltzen. Orain, mende erdia baino gehiago geroago, gizonak eta emakumeak janzten jarraitzen du, egunerokotasunerako edo ospakizun eta egun berezientzako.

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart