Alberdi Álvarez Farmazia erreferentziako farmazia da beharrezkoak diren produktu farmazeutiko guztiak, parafarmaziako produktuak eta gorputza zaintzekoak erosteko eta osasunarekin eta nutrizioarekin lotutako beste zerbitzu batzuk jasotzeko.
1939az geroztik, Kostituzio Plazan dago Alboka, non hiriko jai ezagunenak eta maitatuenak ospatzen diren. Gertuko artisauekin lan egiten dutenez, hemen aurki ditzakegun produktuetako asko jator-jatorrak dira: makila, eguzkilorea, argizaiola, kutxak, txotxongiloak, mantelak, adur-zapiak.
Koltxoien, somierren eta askotariko osagarrien denda, atseden egokia bermatzeko, zeinak bezeroentzat atseden markarik onenak eskaintzen dituen.
Arratsaldeko hiruretatik egunsentira irekitako disko-pub honek dibertitzeko behar duzun guztia eskainiko dizu, bi solairutan banatutako lokal atsegina, uneko musikarik onena, gazte jende mordoa eta nazioko zein nazioarteko edariak.
Gastronomia eta ardotegia, zaporeak eta usainak, mimo handiz egindako pintxoen karta batekin batera, bazkari eta afarietan zerbitzatzen direnak, lehenengo, bigarren eta proposamen goxo gisa, non maisuaren ukitua ez den falta, ardo, sagardo, pattar eta kopa aukera zabal eta onenekin batera.
1985ean sortua, Donostian. Kalitatezko argazkilaritza zerbitzu bizkorrean espezializatuak hasieratik. Denda honetan argazkiak errebelatu, albumak egin, opari pertsonalizatuak eskatu (fotoopariak) eta “Igel berdea” markarekin saltzen dituzten diseinuko opariak eta ehunak aurkituko dituzu bertan.
Itsas modaren eskaintza zabala duen ehun denda, beste mota bateko moda pertsonaleko jantziak, etxerako ehun produktuak albo batera utzi gabe.
Azken 49 urteetan zehar egin duen bezala, Bolsos Idoiak orotariko osagarriak eskaintzen ditu, gizonezkoentzat zein emakumeentzat, bezero zorrotzenen gogoak asetzen, arreta onenarekin esperientzia eta profesionaltasuna erakutsiz. Aterkietan espezialistak, larrukigintza salgaien aukera zabalarekin.
1995ean jaio zen Cabo Rojo. Jabeen pasioak elkartu zituen espazio anitza: arropa, oinetakoak, apainketa, kirola, gourmet produktuak eta inspirazio iturri duten guztia.
Camisería Olano hiriko gizonezkoen moda tradizionaleko dendetako bat da aspalditik. Ibilbide eta esperientzia luzea dute sektorean, gizonezkoen jantzien estilo anitzez gain.
1986an Estanislao Marcellán jaunak eta haren emazteak, Victoria Narros Andereak sortua, eta, egun haien alaba Mercedesek zuzendua, Carey lurrindegia esparru tradizionaleko negozio bat da, non lurrin, bitxi eta osagarri desberdinen aukera zabala izango duzun, profesionalen arreta eta aholkularitzarekin.
Hiriaren gunean eta Donostiako Udalaren ondoan kokatuta, ateak goizeko 10h-tan irekitzen ditu egunero. 80 makinatik gora, modelo modernoetakoak, ditu, eta sari eta Jackpot ugari ematen ditu, hainbat joko tradizionalez gain: erruleta amerikarra, Black Jack, pokerra deskarterik gabe, eta Texas Hold’em cash edo txapelketa formatuak, esaterako.
D'Closet arropa, oinetako eta osagarrien marka anitzeko denda da, non modako azken joerak aurkituko dituzun, estilo nabarmenagoko beste aukera batzuekin tartekatuta: nordikoa, erromantikoa edo vintage. Hori guztia bezeroak eroso sentiarazi eta haiei gomendioak emango dien dendako taldeak, gune atsegin batean.
D’Piel larruzko salgaiak txikizkako saltzen dituen establezimendu espezializatua da. Modan dauden arropak eta osagaiak, larruz eginak gehienbat.
1962tik mendiko, trekkingeko eta xendazaletasunerako materiala saltzen duten profesionalak. Punta-puntako markak, eguneko, ibilaldietarako edo bidaietarako motxilak; lo egiteko zakuak edo arropa... Eroso, lehor eta bero sentitzeko neguan, eta fresko egoteko udan.
Enbatan, iraganeko oroigarriak ekarriko dizkizun itsasketa erreprodukzioak, arrantza itsas-ontziak erreprodukzioak, eta gure etxeentzako itsas apaingarri txikiak aurkituko dituzu. Espezialistak dira itsas arropan, jertseetan eta marradun kamisetetan, oihalezko txaketetan eta uretako arropan.
Boutique Estherrek modako artikuluen aukera zabala eskaintzen du 1972az geroztik. Bainuko modan dago espezializatua: bainujantziak, bikiniak, blusak, hondartzarako pareoak... Eta negurako, artilezko txaketak, lumazko jakak, berokiak, osagarriak eta askoz ere gehiago.
Ogi osasuntsuak, baina baita goxoak ere. Kalitateen sorta mailakatu bat eskaintzen dute, hartzidura luzeko ogi zuritik hasita, haren “kriantza” litzatekeena Levain edo “Tradition Française” sofistikatura arte, erreserba handiak liratekeenak. Osasuntsuak izateaz gain, hango ogiek testura, bolumen eta zapore hobezinak dituzte. Bertan egiten dituzte ogi guztiak, hasieratik bukaerara. Ez dute aurretik egosi eta berotutako ogiak egin berri gisa saltzen. Indize gluzemiko baxuko ogiak ere saltzen dituzte.
Japoniar inspirazioa duten ehunetatik abiatuta salgaiak egiten dituen artisautza denda da. Estanpatu oso erakargarriz egindako makina bat gai desberdin ditu.
Ibericos Deluxe 2011n sortu zen Donostian delicatessen produktuen denda gisa. San Vicente elizaren parean, Gourmet produktuen sorta zabala du, eta ostalaritzara ere banatzen dute.
Artisautzan, oparietan eta oroigarrietan espezializatutako denda. Gustu eta zorro guztientzako gaien aukera zabala.
1932tik xehetasunak eta xarma zaintzen. Irulea “hilandera” da. Tradizio familiarreko denda, jatorrizko altzariak eta dekorazioa mantentzen duena. Etxeko arropa saltzen hasi zen hasieratik (oherako arropa, mantelak, eskuz egindako lanak).
Sukaldaritza japoniarra kale Nagusiaren erdi-erdian. Kenji Takahashi, sushia egiteko arte tradizionala Japoniatik ekartzea erabaki zuen karismaz betetako Itamaeak, mendebaldeko ahoak egokitzen jakin du bateratze ukituekin, baina pieza bakoitzetik ateratzen den arima kutsua galdu gabe.
1984an ireki zuen lehenengo denda, non ezkur-urdaiazpiko iberikoak saltzen hasi ziren, eta aitzindariak bihurtu ziren arlo horretan. Kale Nagusian ireki zuten dendatik, ezkur-urdaiazpiko iberikoetan aitzindariak izaten jarraitzen dute, eta delicatessen produktuekin lotutako guztia saltzen dute egun.
Mandala moda, osagarrien eta oparien denda da, non mundu osoko salgaiak dituen, kapritxo bat emateko edo opari on bat egiteko aproposak.
Michael's apainketan zein osagarri pertsonaletan azken joerak bilatzen dituen familiako denda bat da. Ikuspegi globala nahastuz eta tokikoari kutsu maximoa ateraz, mundu osoaren aipamena eta sinesgarritasuna lortu dute, 1966an ateak ireki zituztenetik.
1961ean ireki zuen Muebles Arminzak. Haren helburua beti izan da bezeroaren eta haren beharren zerbitzura egotea eta, horretarako, ahalik eta profesionaltasun maila handienarekin tratatzen du, eta hari egokitu eta harekin batera joan da eboluzionatzen.
Naiz ile-apaindegia Kale Nagusia 14en kokatutako apaindegia da. Kalitatezko produktuekin jendaurreko arreta bikaina eskaintzen da, eta bertako profesionalak etengabe dihardute ikasten. Espezialistak dira ebakietan, kolorazioetan eta orrazkeretan. Wella firman sinesten dute bete-betean. Ondorioz, arrakasta ugari izan dituzte eta, gehienbat, bezeroen fideltasuna lortu dute, zeina beraientzat benetako saria hori den.
CONCEPT STORE - Zure estiloa sortzeko aholkularitza pertsonaleko hiri-joera, ile-apainketan, kosmetikan, makillajean; jantziak, oinetakoak, lurrinak eta IN osagarriak, kanpoko itxura nabarmentzeaz gain, haien barrualdea ere, INSIDE, nabarmendu nahi dutenentzat.
Alde Zaharrera sartzeko atean bertan, Oiartzun dago, ateak 1987an ireki zituen hiriko gozotegi onenetako bat. Boulevardeko terrazan edo gozotegi barruan dastatzeko pastelak eta bestelako delicatessenak ditu.
1950ean Paco Bueno boxeolari ohiak sortua, egun donostiarren tabernarik gogokoenetako bat jarraitzen du izaten, Donostiako Alde Zaharraren historiaren atal bizia izateak xarma ematen diolako. Taberna honetan, familiak eta tabernak hain bere dituen boxeoa eta rugbyaren artean ganbak gabardina erara famatuak eta beste pintxo ikaragarri eta tradizional batzuk dituzte. Ezin dituzu galdu. Zein den sekretua? Etxeko tratua eta lehengairik onena.
1927an sortu zen familiako enpresa honen laugarren belaunaldia, non bezeroari aurrez aurreko salmenta pertsonalizatuari ematen zaion lehentasuna. Lurrindendan marka ezagunak saltzen dira: Agua de Sevilla, Agua Brava, Woods of Windsor, Courreges, Cacharel (Edén, Loulou), Maderas de Oriente, etab.
Bernardo Ponsolek, jatorri frantsesekoa, 1838an sortu zuen egun duen kokapen berean, Ponsol etxea. Kapela-denda gisa sortu zen (kapelak, txapelak eta emakumeentzako orotariko burukoak). Duela hainbeste sortu izanak, Donostian jardunean jarraitzen duen dendarik zaharrena, eta Euskadiko zein Espainiako kapela-denda zaharrena bihurtzen du.Bernardo Ponsolek, jatorri frantsesekoa, 1838an sortu zuen egun duen kokapen berean, Ponsol etxea. Kapela-denda gisa sortu zen (kapelak, txapelak eta emakumeentzako orotariko burukoak). Duela hainbeste sortu izanak, Donostian jardunean jarraitzen duen dendarik zaharrena, eta Euskadiko zein Espainiako kapela-denda zaharrena bihurtzen du.
Pukas Surf Shops Pukasek 30 urte baino gehiagoz zuzendu dituen marka anitzeko dendak dira. Espainiako eta Europako surf kulturaren erdian kokatuta (Zarautz eta Donostia), dendea hauek, surferako marka eta material zainduenak izateaz gain, 80ko eta 90eko hamarkadetan euskal lurretara hainbat eta hainbat surflari profesional ekarri zituzten surf txapelketa ugari antolatu zituzten.
1908an sortutako denda originala, 10ko, 20eko eta 30eko hamarkadetako bitxietan espezializatua. Vintage bitxiez gain, opari eta oroigarri aukera zabala ere badu. Denda bitxia Donostiako Alde Zaharreko Kale Nagusian.
Alde Zaharrean Itziar opariak dago, modan eta osagarrietan azken joerak biltzen dituena: bitxiak, zapiak, bufandak, poltsak, erlojuak... Lepokoak edo eskumuturrekoak norbere gustura egiteko alezko apaingarriak ere saltzen ditu.
Zapatila denda dotorea eta pertsonalitatez betetakoa da, egunero hirian oinez ibiltzen diren donostiar guztientzat. Egunero erabiltzeko zapatilak eta baita formalagoak ere. Eskandinaviar edo italiar markak, begano-jasangarriak, edo komertzialagoak, beti ere modelo eta kolore desberdinekin.
Sui Géneris San Jeronimo kalean kokatutako estilo modernoko oinetako eta arropa denda da. Oinetako, arropa eta osagarrien aukera zabala, donostiarrek eta bisitariek oso gogoko dituztenak.
1995az geroztik sukaldaritza tradizionaleko eguneko menua eta karta anitza eskaintzen. Enkarguz paelletan espezializatua. Anoak, ogitartekoak, plater konbinatuak, entsaladak, pasta, paellak, haragiak eta arrainak. Eskaintza zabala. Horrez gain, haurrentzako menua ere dute, eta aipatzekoak dira etxeko tartak.
Bartzelonan eta Donostian dagoen marka anitzeko denda honetan estilo berezia aurkitu edo zure estiloa sortuko duzu.
Hormek hitz egingo balute, ardoa protagonista duten hainbat eta hainbat abentura kontatuko zituzten, ardoa handizka saltzen mende bateko historia ez baita egunero betetzen. Lokala ireki zenean bezala dago, eta apalategi zaharrak botilaz beteta jarraitzen dute, nahiz eta beste batzuk, anitzak eta eguneratuak diren egun: pattarra, likoreak, sagardoa, txakolina, ardoa, kontserbak eta Idiazabal gazta. Bitxikeria gisa, ondutako botek arrakasta handia dute turista latinoamerikarren artean, zeinak euskal erroen oroigarri gisa eramaten dituzten.
Visttcool by Martina emakumearentzat moda eskaintza originala duen moda denda da. Look desberdina sortzeko arropak aurkituko dituzu bertan.
1989an Donostiako Alde Zaharrean ezarri zenetik, Zarza Boutiqueak arropa marka eta osagarri onenak eskaintzen ditu egungo emakumearentzat.
2020ean jaio zen Zuntz, pandemia garai bete-betean. Aspalditik datorren ideia bat zen Zuntz irekitzea, baina Konstituzio Plazan lokala aurkitu zenean hartu zuen forma berehala. Zuntzek askotariko motxilak, poltsak, oinetakoak, arropa eta osagarriak eskaintzen ditu, besteak beste, plastikozko botila birziklatuetatik, kautxu birziklatutik, zuntz natural eta birziklatuetatik, kotoi organikotik, ehunen stocketako soberakinetatik, eta abarretatik abiatuta eginak.
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.
© 2024 Fomento de San Sebastián.