Ogi osasuntsuak, baina baita goxoak ere. Kalitateen sorta mailakatu bat eskaintzen dute, hartzidura luzeko ogi zuritik hasita, haren “kriantza” litzatekeena Levain edo “Tradition Française” sofistikatura arte, erreserba handiak liratekeenak. Osasuntsuak izateaz gain, hango ogiek testura, bolumen eta zapore hobezinak dituzte. Bertan egiten dituzte ogi guztiak, hasieratik bukaerara. Ez dute aurretik egosi eta berotutako ogiak egin berri gisa saltzen. Indize gluzemiko baxuko ogiak ere saltzen dituzte.
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.
© 2024 Fomento de San Sebastián.