Zuntz

2020ean jaio zen Zuntz, pandemia garai bete-betean. Aspalditik datorren ideia bat zen Zuntz irekitzea, baina Konstituzio Plazan lokala aurkitu zenean hartu zuen forma berehala. Zuntzek askotariko motxilak, poltsak, oinetakoak, arropa eta osagarriak eskaintzen ditu, besteak beste, plastikozko botila birziklatuetatik, kautxu birziklatutik, zuntz natural eta birziklatuetatik, kotoi organikotik, ehunen stocketako soberakinetatik, eta abarretatik abiatuta eginak.

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart