SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin
Ekonomia bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak esan zuenez, “Smartkalea proiektuaren zenbatze-sistema adimendunari esker, pertsonen joan-etorrien datuak denbora errealean izan ditzakegu eta, beraz, egoeraren erradiografia egin dezakegu unean bertan, kasu honetan, Donostiako Alde Zaharrean. Informazio hori oso baliagarria da udal-kudeaketaren esparruko erabakiak hartzeko orduan, eta oso pozik gaude sistemaren fidagarritasunarekin. Gainera, nabarmendu behar da San Sebastian egunean Alde Zaharrean pertsona gutxiago egoteak donostiarren erantzukizun-maila altua erakusten duela, Covid-19ari aurre egiteari dagokionez”.
Sentsoreen ezarpena ez da bakarrik Alde Zaharrean egin, Altza Pasealekuak ere badu zenbaketa sentsore bat eta laster ipiniko dira Antxo Jakituna kalean ere, baita hiriko beste puntu batzuetan ere. Garrantzitsua da azpimarratzea pertsonen zenbaketaren datuak erabat anonimoak direla eta ezin direla pertsonak inolaz ere identifikatu.
Informazio hau proiektuaren monitorizazio plataforman biltzen da eta bertan garatzen da analisirako eta adierazleak eskuratzeko prozesua. Adierazle horiek SmartKalea proiektuaren webgunean (http://www.fomentosansebastian.eus/smartkalea/es/monitorizacion) argitaratzen dira egunero, eta modu horretan hedatzen eta partekatzen da eguneroko pertsonen kopurua auzoka, egun jakin batean, aste batean, hilabetean eta pasa den urtean, besteak beste.
Tresna horrek kale bakoitzaren okupazio txosten estatistikoak prestatzea ahalbidetzen du, antzeko denbora epeak alderatuta, orduz ordu, aurreko urteekin alderaketak egitea, etab. Era berean, sarreren eta irteeren monitorizazioak informazio baliotsua ematen du jaiegunetako eta egun berezietako pertsona kopuruaren areagotzea antzemateko, eta baita edukiera kontrolatzeko ere. Informazio xehatu hori, udal kudeaketa hobetzeko garrantzitsua izateaz gain, balio handikoa da ere eremuko merkataritza establezimenduentzat, pertsonen mugimendu patroiak ezagutzeko aukera ematen baitu, zerbitzuak datu hauen arabera egokitzea ahalbidetuta. Halaber, proiektuarekin bat egin duten eta hala eskatzen duten establezimenduek aldi baterako zenbaketa sentsoreak izan ditzakete establezimendu barruan, sartzen den jende kopurua neurtzeko, kaletik igarotzen diren pertsonen kopuruarekin alderatuta.
Informazio gehiagorako: Pertsonen zenbaketa
SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.
Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.
Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.
Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.
SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.
© 2024 Fomento de San Sebastián.