Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.
Gainera, ingurumen jasangarritasuna sustatzen da, enpresa merkaturatzaileari eskatzen baitzaio hornitzen duen energia elektrikoa % 100 jatorri berriztagarria duena izatea. Horrek hobekuntza dakar ingurumen eraginean, eta atmosferara isurtzen den CO2 kopurua ere murriztu egiten da.
SmartKalea proiektuaren ekimen hau, energia taldean erostekoa, urtero egiten da. Lehenengo aldiz, 2017an antolatu zen, SmartKalea proiektuarekin bat eginda zeuden Donostiako Alde Zaharreko saltokientzat. Ordutik, ekimena hiriko auzo gehiagotara zabaldu da, eta, gaur egun, SmartKalea proiektua jardunean dagoen Alde Zaharreko, Altza auzoko eta Antso Jakitunaren Hiribideko saltokiek parte hartzen dute, proiektuarekin bat eginda daudenek. 2021ean, proiektuarekin bat eginda dauden Txomin auzoko etxebizitzetara ere hedatu da ekimena, eta etxebizitza horiek, beren aldetik, banakako Energia Eraginkortasunaren inguruko Aholkularitza jaso dute.
Azkeneko elkartea 2021eko azaroan egin zen, eta 27 erabiltzailek hartzen dute parte bertan. Parte-hartzaileen artean nabarmentzen dira moda eta osagarrien sektoreko saltokiak, baita elikadura arloko saltokiak ere. Azpimarratzekoa da 2021ean izena emandako saltoki guztien artetik % 78k aurreko urteko elkartean ere hartu zutela parte.
Informazio gehiago nahi izanez gero, txostena osoa deskargatu dezakezu:
SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.
Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.
Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.
Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.
SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.
© 2024 Fomento de San Sebastián.