SMARTKALEA, Donostiako Sustapena buru duen proiektua da; ingurumen-iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatzeko xedearekin sortzen da, horretarako punta-puntako teknologiaz baliatuz eta Kale Nagusian gauzatzen da, Donostiako Alde Zaharreko kale nagusienetako batean. Zehazki, Donostiako dendetan eta etxebizitzetan energiaren eta uraren kontsumoan aurrezpen handiagoa lortu nahi du, kaleko zenbait azpiegiturekiko aurrezpenaz gain.
Proiektua neurketan eta optimizazioan oinarritzen da. Kaleko energiaren eta uraren kontsumoen monitorizazio integrala egiten da eta ezagutza horrekin jarduten da, energia-aurrezpen eta aurrezpen ekonomiko handia lortuz.
SmartKalea proiektua Udalak/Donostiako Sustapenak energia berriztagarriak, energia-eraginkortasuna eta Smart proiektuak SmartEnergy klusterraren bitartez bultzatzeko egindako apustuaren baitan sartzen da, zeinak, sektoreko agente nagusiak biltzen dituen. Proiektuak proba pilotutzat balioko du hiri adimendunaren edo Smart City estrategia horretan aurrera egiteko.
Proiektu honetan, Donostiako Udaleko departamentu desberdinek hartzen dute parte (Ingurumen Departamentua, Hiri Azpiegituren eta Zerbitzuen Departamentua), Donostiako Sustapenak koordinatuak, eta, baita, hainbat hornitzaile teknologikok ere, dendak/ostalaritza, enpresak eta hirian bizi direnak partaide bihurtuz.
Proiektuaren xede nagusien artean honako hauek leudeke:
SOCINFO sariak xede bikoitzarekin ematen dira: administrazio publikoetan egindako ahalegina eta lan egokia aitortzea eta abian dauden proiektuei buruzko informazioa partekatzea sustatzea, beste erakunde publiko batzuk esperientzia horri etekina atera diezaieten eta partekatu dezaten. Informazio gehiago: www.socinfo.es
SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.
Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.
Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.
Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.
SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.
© 2024 Fomento de San Sebastián.