SmartKaleko proiektuaren bigarren izen-emate fasea aurkezteko jardunaldi informatiboa Puntu Dendan

 

Ekainaren 16an Puntu Dendako bulegoan jardunaldi informatiboa ospatu zen SmartKaleko proiektuaren bigarren izen-emate fasearen zehaztasunak ezagutarazteko. Smartkalea proeiktuaren bigarren fase honetan, Donostiako Sustapenak eta Donostiako Udalak bi kontagailu adimentsu berri doan instalatzeko aukera ematen dizkiete kaleko komertzio eta bizilagunei: ura eta elektrizitatea. Jardunaldi honetan Donostiako Sustapenak, Udaleko Ingurumena eta Hiri Azpiegiturak eta Zerbitzuko Sailek, Enea, Aranconta eta Uhin Energia enpresek parte hartu zuten.

 

Ekainaren 30 arte, SmartKaleko proeiktuaren bigarren fasearen izen-emate epe berria dago eskura, alde batetik kontagailuen sistema modernizatzeko aukera eskaintzen da, eta bestetik elektrizitate kontagailu adimentsu berriak instalatzeko aukera ere. Halaber, ur-kontagailuen kasuan, Donostiako Udala ezartzen ari den araudia betetzearekin batera, ekimenaren bidez, kontsumoak ahalik eta ondoen kudeatu ahal izango dira eta, ondorioz, ekonomikoki aurreztea posible izango da.

 

Ur eta elektrizitate kontagailu adimentsu berriei esker, erabiltzaile bakoitzak bere ur-kontsumoaren etengabeko segimendua egin ahal izango du web orrialde baten bidez, horren sarbidea instalakuntza burutu ondoren emango delarik. Gainera, proiektuan zehar ideiak eta jardunbide egokiak eskainiko dira ura eta elektrizitaearen kontsumoak modu egokian kudeatzeko, eta horrek elektrizitatearen, uraren, saneamenduaren eta zaborren fakturetan aurreztea ahalbideratuko du.

Azken Berriak

Jadanik eskura dago SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.

Jatorri berriztagarria duen energia elektrikoa taldean erostea SmartKalea proiektuaren esparruan

Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.

SmartKalea-ko ideien deialdia

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.

Pertsonen zenbaketa

SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart