Gastua murriztea lortu da pertsonen presentzia detektatzen duen argiteria-sistemaren bidez. Gainera, LED sistema tradizionalari gehituta, argiteria publikoan energia %88ra bitarte aurrezteko aukera eskaintzen du. Halaber, aurrezpena garrantzitsua izan da etxebizitza eta saltokietan, jarritako kontagailu adimentsuei eta banako aholkularitzari esker. Aurten, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak adierazi duenaren arabera, Donostiarako Smart City proiektuaren esparruan, proiektuan parte-hartzaile gehiago izatea aurreikusten da eta hiriko enpresen proiektu berritzaileak sartzea, Alde Zaharrean smart produktu berriak garatu ahal izateko.
Kale Nagusiko SmartKalea proiektuaren baitan honako datu hauek eskuratu dira:
SmartKalea proiektua 2014ko urtarrilean sortu zen, ingurumen-arloko iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatzeko helburuarekin, puntako teknologia erabiliaz, eta Kale Nagusian gauzatu da, Donostiako Alde Zaharreko kale nagusietariko batean. Proiektua Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak bultzatu du, eta Energia Berriztagarriak, Energia Eraginkortasuna eta Smart proiektuak SmartEnergy klusterraren bidez bultzatzeko Donostiako Sustapenak egindako apustuaren barnean kokatzen da; klusterrean, sektore horretako agente nagusiak biltzen dira. Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritza, Turismo eta Ostalaritzako zinegotzia den Ernesto Gascoren esanetan, “proiektuak izaera parte-hartzailea du, kaleko saltokien eta egoiliar-herritarren lanarengatik nahiz tokiko enpresen lankidetzarengatik, haientzat proiektua aukera ekonomikoa baita, haien teknologiak benetako ingurunean frogatzeko plataforma bilakatu da-eta. Hori guztia Kale Nagusian bertan egin da, jende asko biltzen den kalean, Donostiako herritarrak nahiz bertaratzen diren bisitariak eta turistak. 2016. urtean, SmartKalea proiektuak bizirik jarraituko du, eta horren barruan ekimen berriak abian jarriko dira”.
Proiektuan Donostiako Udaleko Departamentu ezberdinek hartzen dute parte: Ingurumen Departamentua, Hiriko Azpiegituren eta Zerbitzuen Departamentua, Mugikortasun Departamentua eta Udaleko Informatika Zentroa. Donostiako Sustapenak koordinatzen ditu, eta , horiez gain, kolaboratzaile teknologiko hauek aurkitzen dira:
Aipatzekoa da saltokiek proiektuan izan duten parte-hartzea eta inplikazio aktiboa; era horretan, lankidetza publiko-pribatuaren eredu berria sortu ahal izan da, eta horrek kalearen Smart izaera indartzen lagundu du, kaleko saltokiei kokapen edo maila berezia ematearekin batera, baliabide teknologi ezberdinak jarriaz, negozioen kudeaketa hobetu ahal izateko. 2015. urtean zehar, guztira 25 saltoki/ostalaritzak eta 62 etxebizitzak hartu dute parte proiektuan Energia Eraginkortasunaren eremuan. Horrela, elektrizitatearen eta uraren kontagailu adimentsuei esker, kontsumoak monitorizatu ahal izan dituzte. Ildo horretan, datuen segimendua, aholkularitza eta energia aurrezteko eta energiaren inguruan kontzientziatzeko neurriak proposatu dira; baita ere, IKT prestakuntza-jarduerak eta proiektuak saltokietan jartzea (10 saltoki banako aholkularitzarekin). SmartKalea proiektuak Smart Cities 2015 saria jaso du SOCINFO Fundazioaren eskutik, eta, era horretan, proiektuaren barruan denbora horretan ondo egindako lana eta ahalegina saritu dira.
Philips enpresak banatutako argiteria adimentsuaren sistemak puztuz puntu kontrolatzeko aukera eskaintzen du urrunetik, intentsitate-mailak erregulatuaz eta une bakoitzeko premien arabera pizteko eta itzaltzeko ordutegiak zehaztuaz. Bestalde, detektatzeko sistemari esker, pertsonen presentzia antzemateko sentsoreak jartzen dira, eta mugimendua denbora errealean detektatzen dute; horrela, argiaren intentsitate-maila egokitu daiteke pertsonen zirkulazioaren arabera. Telekudeaketa eta presentzia detektatzeko aukera batuta, instalazioa ahalik eta eraginkorrena izatea lortzen da, argiaren kalitatea galdu gabe LEDen argi zuriari esker. Oinezkoen zonetan sistema horiek erabilita, oinezkoek segurtasun-maila altuena sentitu dezakete; gainera, gaueko zerua kontserbatzen da eta hiriari energia aurrezteko aukera eskaintzen die. Donostia kasko historikoan teknologia hori duen lehen hiria da Espainian. SmartKalea proiektuaren barruan, erreferentea izan nahi da estatuan zein nazioartean, herritarrei nahiz ingurumen-mailan eskaintzen dituen onurengatik.
Hona hemen horren inguruan eskuratutako zenbait datu:
Ikusi enpresarekin batera garatutako Integrazio Plataformaren bidez, hainbat sistema denbora errealean monitorizatzen eta integratzen dira, informazioa gurutzatuta: Energia Elektrikoaren kontagailu adimentsuak, Uraren Kontagailu adimentsuak, Pertsonen Zenbaketa eta Tracking, ingurumen-datuak, eguraldiari buruzko informazioa eta hiriko gertaeren gaineko informazioa.
Datuak aztertu eta gero, honako ondorio hauek atera dira:
2015ean, halaber, abian jarri da pertsonak zenbatzeko sistemaren proiektua, detekzio termikoaren teknologian oinarritua, eta Alde Zaharreko hiru kaletan gauzatu da: Kale Nagusia, San Jeronimo eta Narrika. %95etik gorako fidagarritasuna du, eta kale horietan pertsonek egindako sarrerak nahiz irteerak detektatzen ditu. Gainera, pertsonak errotazioan kontatzeko sentsorea instalatu da Kale Nagusiko 4 saltoki piloturen barruan: Ada Kirolak, Cabo Rojo, Kukusumuxu eta Irulea. Pertsonak zenbatzeko sistema horien osagarri gisa, pertsonen tracking sistema jarri da Kale Nagusiko 4 puntutan, herritarren mugimendu-patroiak ezagutu ahal izate aldera. Proiektua Dinycon enpresarekin elkarlanean garatu da.
Datuak aztertu eta gero, hona hemen ateratako zenbait ondorio:
Horrez gain, Kale Nagusian igarotako pertsonen tracking sistemaren bidez, ondorio hauek atera dira:
SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.
Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.
Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.
Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.
SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.
© 2024 Fomento de San Sebastián.