Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa, Donostiako Sustapenaren bitartez (sareko erakunde kidea bezala), Eurocities Garapen Ekonomikoaren Foroaren bileraren anfitrioia izan zen. Eurocities Europako hirien sare garrantzitsuena da. Era horretan, hiru egunez (apirilak 24-26), hirian bildu ziren Europako 25 herrialdetako 80 hiritik gorako arduradun politikoak eta teknikoak, berrikuntzak duen garrantziaz eta Europa lehiakorragoa eraikitzeko hiriek duten eginkizunaz aritzeko.
Apirilaren 24an, 25ean eta 26an, Miramar Jauregian eta Talent House eraikinean egin ziren Eurocities Garapen Ekonomikoaren Foroan (EDF) aurreikusitako bilerak. Topaketaren helburua zen, batetik, hiriek tokiko berrikuntzako ekosistema propioa sortzerakoan aurrean dituzten erronkak eta lorpenak eztabaidatzea eta, bestetik, Europa lehiakorragoa eta berritzaileagoa sustatzerakoan hiriek duten egitekoa aztertzea.
Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi zuen: "topaketa hau hirian egiteak berrikuntzaren aldeko apustuan egindako gure lana eta Donostiarena saritzen du; berrikuntza funtsezko eta zeharkako elementua baita, hiriaren garapenerako. Ez da nola-halako onarpena; izan ere, Europako hirien sare garrantzitsuenaren anfitrioiak izan gara, Europarentzat kritikoa den gai batean, eta hor hiriek oinarrizko rola bete dezakegu eta bete behar dugu. Era berean, egun hauetan, garatzen ari garen estrategia eta programa ezberdinak erakutsi ahal izango ditugu, bereziki Talentuaren eremuan eta Donostiak Smart City gisa egindako apustua ere bai. Halaber, nazioarteko lankidetza eta itun berriak egin ahal izango ditugu hiriarentzat berrikuntzaren arloan".
Topaketaren hiru egunetan zehar, Garapen Ekonomikoaren Foroan (EDF), tailerrak, mintegiak eta maila altuko eztabaida politikoak egin ziren, eta berrikuntzarekin, ekintzailetzarekin, talentuarekin edo enpresa-arloko ekosistema berarekin zerikusia duten tokiko politikak diseinatzeko eta abian jartzeko lana partekatu eta sakondu ahal izan zen. Horrez gain, parte-hartzaileek aukera izan zuten Donostian burutzen diren zentro eta ekimen berritzaile ezberdinak bisitatzeko; hala nola, Nanoteknologiako ikerketa-zentroa, CIC-Nanogune, Energia berritzaileetarako eta Energia Eraginkortasunerako Enertic zentroa (Sustapenarena) eta surf eremukoekimen ezberdinak, sektore estrategiko eta hiriaren apustu gisa.
Donostiak topaketa honetan parte hartuta, parte-hartzaileei ondorengoak azaldu ahal izan zizkien: Replicate proiektua, Talentua konektatzeko, erakartzeko eta talentuari eusteko estrategia, San Sebastian Connecting Talent, edota Donostia Smart City plana.
Parte-hartzaileen topaketa ezberdinetan honako hauek bezalako gaiak jorratu ziren:
Lehen aldiz 200.000 biztanletik beherako hiri batek hartu du Eurocities sarearen maila altuko saio edo ekitaldia. Eta sareak berak nazioarteko erakundeetako lehen mailako ordezkariak izateko apustua egin zuen; esate baterako, ELGA eta Europako Batzordekoak. Halaber, ondorengo hiriak biltzen ere ahalegindu zen: Viena, Nantes, Munich, Londres, Amsterdam, Lisboa, Paris, Berlin, Eindhoven, Florentzia, Helsinki, Göteborg, Genova, e.a.
Eurocities Europako hiri handien sarea da. 1986. urtean sortu zen, eta, gaur egun, Europako 130 hiri handienetako tokiko gobernuak eta beste 40 hiri elkartu biltzen ditu. Guztien artean, 130 milioi hiritar gobernatzen dituzte 38 herrialdetan.
Gaikako foroen eta lan-talde, proiektu, jarduera eta ekitaldi sorta zabalaren bitartez, bazkideei plataforma bat eskaintzen die ezagutzak partekatzeko eta ideiak trukatzeko, eta EBko instituzioekin lan egiten dute Europako herritarrei eguneroko bizitzan eragiten dieten arazo arruntei erantzuteko asmoarekin.
Helburua da tokiko gobernuek maila anitzeko gobernantzaren egituran izan behar duten paper garrantzitsua indartzea. Bruselan alde interesatuen ikuspegiei forma ematen ahalegintzen dira, eta, azken finean, EBren legediaren ikuspegia aldatzen, udal gobernuek toki-mailan erronka estrategikoei aurre egiteko aukera izan dezaten.
SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.
Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.
Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.
Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.
SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.
© 2024 Fomento de San Sebastián.