Paternako Udala SmartKalea bisitatzen

 

Udaleko ordezkariek Donostiaren garapenari buruzko informazioa jaso zuten, Smart hiria edo hiri berritzailea bezala kontuan hartuta.

 

Pasa den ostegunean, uztailaren 20an, Paternako Udaleko ordezkariak Donostiako Kale Nagusian izan ziren, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostiako Sustapenaren bitartez zuzentzen duen SmartKalea zuzenean ezagutzeko helburuarekin. Proiektuaren asmoa da Donostia Smart hiri bilakatzea, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta enpresei eta negozioei etekina ekartzeko, IKTeen enplegua zabalduta eta ingurumena eta baliabideak zentzuz erabilita. SmartKalea proiektu aitzindaria da, lankidetza- eredu publiko-pribatua duena, eta Smart ikuspegitik hiriaren eremuan elkarrekin bizi diren agente ezberdinak biltzen ditu: herritarrak, negozioak, enpresa teknologikoak eta Udaleko Departamentuak, eredu hori aztertu eta baliozkotze aldera, beste eremu geografiko batzuetara hedatzearren.

 

Proiektuan, kale bakar batean bildu dira smart ezarpen ezberdinak, eta eskala txikian koordinazio eta integrazio maila bat eskatzen dute, hiriaren gainerako lekuetara pixkanaka-pixkanaka hedatzeko esperientzia bezala, aldi berean hiriko ingurune komertzialak indartuaz.

 

Bisita Ada Kirolak saltokian gauzatu zen; saltoki hori proiektura atxikita dago 2014. urtean abian jarri zenetik. Saltokiaren arduradunek sistemaren funtzionamenduaren berri eman zien Paternako ordezkariei, eta, batez ere, eman dizkien etekinen berri. Bisitan, egindako jarduerak ez ezik, lortutako etekinak ere, azaldu zituzten, proiektuaren garapen nagusiak erakustearekin batera. Bertan, enpresa kolaboratzaileek parte hartu zuten: In Situ, Uhin Energía, Dinycon eta Ikusi.

 

 

 

Azken Berriak

Jadanik eskura dago SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.

Jatorri berriztagarria duen energia elektrikoa taldean erostea SmartKalea proiektuaren esparruan

Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.

SmartKalea-ko ideien deialdia

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.

Pertsonen zenbaketa

SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart