Donostia Sustapenak Smartkalea proiektua aurkeztu du Europako BY&FORCITIZENS biltzarrean

 

Irailaren 20an Donostia Sustapenak SmartKalea proiektua aurkeztu zuen Hirien eta Eskualdeen Smart Birsorkuntzari buruzko BY&FORCITIZENS biltzarreko lehenengo edizioan, Valladoliden, Gaztela Leoneko Juntak, Valladolideko Udalak, Cartif entitateak eta ICEk antolatuta. Ekitaldiak nazionalitate desberdineko sektore publiko eta pribatuko 250 lagun bildu zituen eta Europar Batzordeko ordezkaritza izan zuen. Bertan, esperientziak, ideiak eta hiriak birsortzeko praktikarik hoberenak partekatu ahal izan ziren, ikuspegi iraunkorpean.

 

smartkalea congreso europeo contenido 2SmartKalea proiektua Donostia Sustapenak, Smart ikuspegi batetik, hiriko esparru batean elkarrekin bizi diren eragile desberdinak biltzen dituen lankidetza publiko eta pribatuko eredu bati emandako erantzun berritzailea da: hiritarrak, negozioak, enpresa teknologikoak eta Udal Departamentuak bere gain hartzen dituelarik. Smart ezarpenen proiektu pilotu batean datza, aipatutako eredua frogatzeko eta baliozkotzeko, beste eremu geografikoetara hedatzeko eta Donostia hiria Smart erreferentzia gune bilakatzeko. Hain zuzen ere, SmartKaleak zera sustatzen du: ingurumen iraunkortasuna, energia eraginkortasuna, hiritarren parte-hartzea eta gardentasuna, tokiko kolaboratzaileen puntako teknologia erabiliz, datuak proiektuaren smart plataforman sartuz monitorizatzeko eta adierazleak lortzeko.

 

Horrez gain, Donostia Sustapenari SmartKalea ekimena aurkeztera gonbidatu zioten, Hiri Adimenduen Plan Nazionaleko jardunaldian, SOCINFO Informazio Elkarteak Madrilen irailaren 25ean antolatuta. Bertan, proiektuaren esperientzia eremu honetako bestelako eragile publiko eta pribatuekin kontrastatu zen. SOCINFO elkarteak, halaber, Smart Cities saria eman zion proiektu honengatik berarengatik, 2015ean.

 

Azken Berriak

Jadanik eskura dago SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.

Jatorri berriztagarria duen energia elektrikoa taldean erostea SmartKalea proiektuaren esparruan

Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.

SmartKalea-ko ideien deialdia

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.

Pertsonen zenbaketa

SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart